Uztaileko Plenoa

Eguesibarren euskaraz bizi nahi dugu!!
Gaur egin da Eguesibarreko Udaleko Euskararen Ordenantzaren hasierako onespena. Bildu Eguesibarren eskutik Udalbatzara heldu bada ere, Udaleko Kultura eta Euskara batzordean UPN, PSN, PP eta, kasu batzuetan, I-Eren babesarekin egin zaizkion murrizketek, mozketek eta garbiketek kolokan jartzen dute ordenantzaren beraren helburu nagusia: hizkuntz eskubideen babesa. Hala ere, hasierako onespenak bidea ematen digu Eguesibarreko herritar, talde nahiz erakunde orori dagozkion zuzenketak eskatzeko.